domingo, 6 de marzo de 2011

Sopelanaz berba egin dezagun

Sopeloztar guztiok gure herrian hobetu daitezkeen zerbitzuei buruzko iritzia emateko hausnarketa prozesua zabaldu dugu. Niretzat benetako garrantzia du Sopelanan hobetu daitezkeen gauzei buruz zer pentsatzen duzun jakiteak. Horregatik, minutu batzuk eskatzen dizkizut. 

1.   Bizi zaren inguruan, zein zerbitzu uste duzu hobetu dezakeela udalak?
2.   Segurtasun arazoak dituen inguruan bizi zarela uste al duzu?
3.    Zure inguruko gazteek, aisialdirako aukerarik ba al dute?
4.   Zure inguruan gerta litezkeen mugikortasun arazoak nola hobetuko zenituzke?
5.   Kirol-azpiegitura publikoak, zure beharrak asebetetzen al ditu?
6.   Pentsatzen al duzu Sopelanako turismoa lehen-mailako eragile ekonomikoa izan daitekeela?
7.   Langabeziari aurre egiteko politika publiko egokiak abiarazten direla uste al duzu?  
8.   Zure inguruan etxebizitza lortzeko arazorik ba al dago?
9.   Haurreskola berria egokitzen al da zure familia-beharretara?
Hobetuko zenukeen beste zerbait:

Mila esker, benetan hartu duzun denborarengatik. 



2 comentarios:

  1. Kaixo,

    Niri gehien arduratzen nauten gaiak hauek dira:

    1. Etxebizitza sozialak jabetzan ematea injustoa dela deritzot, gutzi batzuen eskuetan geratzen baita denona den ondasuna. Alokairua justoago da. Gainera, jabetzan emandako etxebizitzen erabilkeraren kontrola zorrotzagoa izan beharko litzateke.

    2.Larrabasterrako errepidean trafiko pilaketa gutxitzeko semaforo batzuk kendu eta errotonda bat jarri beharko litzateke.

    3. Kirol azpiegiturak ondo daude baina gareztiak iruditzen zaizkit. Bide gorriak falta dira.

    4. Turismoa irtenbide bat izan daiteke herriarentzako baina BETI ERE INGURUGIROA ETA HERRI IZAERA ERRESPETATUZ, interes ekonomikoen aurretik! hau da era sostengarri batean.

    5. Udaletxeko proiektu, alde onez gain, ARAZOAK eta proiektu polemikoak ere herriari adierazi, kontsulta gehiago eginez.

    Eskerrik asko

    ResponderEliminar
  2. Zure iradokizunak aintzat hartzen ditut Ana, benetan. Bide batez, zinez eskertzen dizut proposamenak egiteko hartu duzun denbora.

    ResponderEliminar