lunes, 2 de mayo de 2011

Bildu hauteskundeetatik kanpo!

Bildu Auzitegi Gorenak maiatzeko hauteskundeetatik kanpo utzi ondoren, bat egiten dut Iñigo Urkulluk arratsaldean adierazitakoarekin: 

Ez du inolako zentzu politikorik, Bilduren parte hartze politikoa eragozteak.
Ez du inolako zentzu politikorik, parte hartzea legezko erakundeei, pertsona independente eta askeei, beren eskubide zibil eta politiko guztiak dituzten pertsonei eragozteak.
Ez du inolako zentzu politikorik, beren parte hartzea eragozteak, parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak bete dituztenean.
Ez du inolako zentzu politikorik, norbanakoen eta taldeen printzipio eta eskubide demokratikoak urratzeak.
Ez du inolako zentzu politikorik, parte hartzea eragozteak, “a posteriori” ilegalizatzea ahalbidetzen duen hauteskunde legearen erreforma onartu denean.
Ez du inolako zentzu politikorik, orain gauden testuinguru sozial eta politikoan – Ezker Abertzale Tradizionalaren aldetik bortxakeriatik banatzea dakusagun honetan- erantzun politiko eta judiziala, hautagai zerrenda hauek guztiak baliogabetzea izateak.
Politika da Euskadiren oraina eta etorkizuna, gizarte demokratiko orori dagokion bezala. Hori dela eta, Euskadik oinarrizko printzipio eta eskubide demokratikoekiko begirunea exijitzen du. Eta, bizitzeko eskubidearekin batera- beronen urratzea argi eta garbi errefusatua izan delarik- ezinbesteko eskubidea ere badira askatasuna eta parte hartze politikoa.
Printzipio hauek defendatuta, EAJ-PNVk biziki larritzat jotzen du Bilduk hurrengo Udal, Foru eta Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaitzak legeztatu ez izana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario